XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hau trajeria!

Hau desolamendua!

Hau kataklismoa!

Baina zer gertatu da etxe honetan?

Akabo sukaldeko usain goxoak eta musika alaia!

Akabo gruyère gazta zoragarriak, pizza pusketa zaporetsuak, kroketa arrasto epelak!

Julietak berak ez zuen lehengo Julieta ematen: argalagoa eta espiritualagoa zirudien.

Azenario bat karraskatuz irakurtzen zituen bere liburuak eta tarteka-tarteka, hasperen bat edo beste jaregiten zuen.

- Ai ene!...

Saguei bost axola Julietaren hasperen eta suspirioak.

Gauza batetaz bakarrik jabetzen ziren: etxe hartan gero eta gutxiago eta okerrago jaten zela.

Zer egin eta nola jokatu, azkenean sagu-batzarra egitea erabaki zuten.

Elkartu eta bildu egin ziren, baina inork ez zekien zertarako balio zuen horrek.

Ea etxe santu hartan zer demontre gertatzen ari zen galdezka hasi ziren saguak (...).